Image

Minutu batean

All Stories

Egitarau zabal omenduko dute Eduardo Txillida, bere jaiotzaren mendeurrenean

2024an ehun urte beteko dira Eduardo Txillida jaio zenetik. Horregatik, bi urterako egitarau zabal batekin omenduko dute artista Euskal Herrian eta nazioartean. Eduardo Txillida-Pilar Belzunce fundazioak antolatu du omenaldia, eta erakusketak, musika, hezkuntza eta pentsamendua jorratuko dituzte, besteak beste. Txillida Lekun egingo dute urteko lehenengo ekitaldia: museoak 'Topaketa lekua IV' pieza hartuko du.

Santi Brouard eta Josu Muguruza gogoan

Egun berean, 1984ko eta 1989ko azaroaren 20an hil zituzten Santi Brouard eta Josu Muguruza. 1984eko azaroaren 20an, Luis Morcillok eta Rafael Lopez Ocañak tiroz hil zuten Santi Brouard bere pediatriako kontsultan. Hilketa hura Espainiako gobernuak 1980ko hamarkadan aurrera eramandako estatu terrorismoaren operazioetako bat izan zen.

Josu Muguruza 1989ko azaroaren 20ean hil zuten. Madrilgo Alcala Hotelean armaturiko bi pertsonak tiro egin eta hil egin zuten. Hilketak Euskal Herri osoan greba orokorrerako deialdia sorrarazi zuen.
Bost urte lehenago Santiago Brouardekin gertatu bezala, erailketa egiteko aukeraturiko eguna ez zen kasualitatea izan. Francisco Franco eta Primo de Riveraren heriotzak gertaturiko egun bera izan zen.

Skabidean taldeak 10. urteurrena ospatzeko dokumentala kaleratuko du

Iruñeko reggae, ska eta rocksteady taldeak bere ibilbidearen errepasoa eta unerik hunkigarrienen oroitzapenak batzen dituen dokumentalaren trailerra kaleratu berri du. Baina interneten argitaratu aurretik, dokumentala ikusteko emanaldiak antolatuko dituzte herri ezberdinetan zehar. Dokumentalaren egileak Ekhiñe Aizkorbe eta Antonio Iriarte dira. Horretaz gain, Skabidean taldearen hamargarren urtebetetzea ospatzeko emanaldi berezia emanen dute urriak 22an Totem aretoan, Iruñean.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image