Minutu batean

All Stories

Sigfrido Koch argazkilariaren ‘Kearen eta lanbroaren artean’ lana ikusgai San Telmon

Kearen eta lanbroaren artean. Horrela deitzen da San Telmon dagoen Sigfrido Koch Bengoechearen argazki-erakusketa. Esposizioak 150 argazki biltzen ditu, bi gaitan egituratuta. Lehenak "gerrako albuma" du ardatz. Euskal Herrian egindako bonbardaketen ondorioak ikusi daitezke, besteak beste. Bigarrenak, berriz, País Vasco: Guipúzcoa liburuan argitaratutako argazki bukolikoak ditu ardatz. Hala nola, tradizioak, giza motak, dantzariak, pilotariak, segalariak eta baserritarrak irudikatzen ditu. Herri batzuen argazkiak ere nabarmentzen dira, interes artistikoagatik. Sigfrido Kochen lana ikusgai izango da San Telmo museoan maiatzaren 23ra arte.

Abortatzea eskubidea dela oihukatzen

2010ean borroka asko egin eta gero, abortua legeztatzea lortu zen. Gaur egun, ordea, abortuaren aurkako hainbat pertsona berriro itzuli dira Easo kaleko Askabide klinikaren aurrean berrogeialdia egitera; otsailaren 15an hasi eta apirilaren 5erarte egongo dira. Horren aurrean Amarako mugimendu feministako kideak egunero jarriko dira beraien parean arratsaldeko 18:00etik aurrean emakumeen eskubideak defendatzeko.

Emakume kirolariek lan bikoitz egin behar izan dute

Emakumeak kirol arloan sartzea prozesu berantiarra izan da eta era askotako mugak izan ditu; izan ere, estereotipo sozial eta kulturalei aurre egin behar izan diete. Gaurko minutu bateanen bi emakume garrantzitsuz hitz egin dugu: Alice Joséphine Marie Million eta Kathrine Switze.

Zein da Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren jatorria?

Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna ehun urte baino gehiagoko mugimendu feministen emaitza izan da, gizonen eta emakumeen arteko berdintasun ekonomiko, laboral eta soziala aldarrikatzeko. 1857ko martxoaren 8an, milaka ehungintzako langilek New Yorkeko kaleetara irtetea erabaki zuten, lan baldintza kaxkarrengatik protesta egiteko eta ordutegiaren murrizketa eta haurren lanaren amaiera aldarrikatzeko. Emakumeen eskubideen alde borrokatzeko lehen manifestazioetako bat izan zen, eta mugimendu, gertaera eta mobilizazio ezberdinak ordutik aurrera gertatu ziren.
hamaika telebista

Image