Skip to main content

Mikel Arruabarrena: 'Euskaldunon proiekziorako berri oso ona da Tourra etortzea'

Gurean Gaur

Mikel Arruabarrena EAJko legebiltzarkidea elkarrizketatu dugu gaur Hamaika Telebistan. Osasungintza, hezkuntza-sistema, lan-erreforma eta gaur egun pil-pilean dauden hainbat gai izan ditugu mintzagai.

Gaurko egunez, Iñigo Urkullu lehendakariak COVID-19ri aurre egiteko neurri murriztaileak mantenduko dituela iragarri du. Jarrera horrekin ados agertu da Mikel, "ez legoke ondo justifikatuta aldaketak egotea eta murrizketak kentzea. Egungo egoera duela hilabete baino okerragoa da" azaldu du. Bestalde, ziurtagiriari lotuta, “positiboa” dela azpimarratu du, txertatze tasa igotzea ekarri duelako. Hala ere, osasungintzan “tentsio” egoera leuntzeko neurriak hartzen jarraitu behar direla azpimarratu du.

Osasun langile falta ere nabaria da, horren harira, Ministerioak MIR plazak ez dituela ondo planifikatu azaldu du Mikelek, eta beraz, horregatik falta direla medikuak. Eusko Jaurlaritzak pandemiaren egoeran egiten ari den kudeaketa gogor kritikatua izan da “bi urte hauetan, oposizioa beti egon da guztiaren kontra" azaldu du Mikelek.

Hezkuntza-sistemaz, segregazioaz, lan-erreformaz eta Tourraz ere aritu dira besteak beste.