Skip to main content

Lander Garro: "Pertsona horiek intsumiso izaten jarraitzen dute gaur egun"

Gurean Gaur

2 Urte, 4 Hilabete dokumentalak derrigorrezko soldaduskaren aurka borrokatu zuten sei lagunen istorioa kontatzen du. Lander Garro dokumentalaren zuzendaria eta Izaskun Arandia ekoizlearekin hitz egin dugu dokumentalari buruz. Garrok azpimarratu du duela 50 urte intsumiso izandako kide horiek guztiek jarraitzen dutela gaur egun, nolabait, intsumiso izaten: "Pertsona horiek jarraitzen dute nolabait gizartea hobetzeko langintza horiei lotuta. Hori da gaur egungo gizartearen ikuspegitik, beharbada, dokumentaletik atera daitekeen ikasgairik politena".