Klima Aldaketaren aurkako legea, “aukera galdua" ekologisten iritziz

Krisi klimatikoari aurre egiteko lehen legea Madrilgo Diputatuen Kongresuan onartuta, Iñaki Barcena Ekologistak Martxaneko kidearekin eta Joserra Becerra Equo Berdeak-eko bozeramailearekin aritu gara.

Ekologistek salatu dute legea "aukera galdua" izan dela, “berandu” datorrela eta “mugatua” dela; gabeziak eta hutsuneak dituela adierazi dute, batez ere bere helburuei dagokionean. Deskarbonizazio prozesurako 2030.urtera begira emisioen murrizketen helburua Nazio Batuen Erakundeak gomendatutakoaren erdian kokatu du Legeak, %23ko murrizketak ezarri ditu.

Azaldu dutenez, nahiz eta legea “aurrerapauso” bat izan hainbat alorretan, erregai fosilen zundaketen debekuan, esaterako, trantsizio ekologiko “justurako” beste hainbat gako ez ditu barnebiltzen legeak.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image