Skip to main content

Mari Luz Esteban: "Andrezaharren manifestua' publikoak zahartze prozesuaz hausnartzeko gonbitea da"

Klik batean

Andrezaharraren manifestua irakurraldi-performancea, izen bereko poesia-liburuan oinarrituta dago eta Metrokoadroka Kolektiboaren laguntzarekin egina da. Mari Luz Estebanek honakoa dio 'Andrezaharraren manifestua' liburuan: “Ez diot uko egiten zaharra naizela aitortzeari: ZA-HA-RRA. Hitz hori letreiatzen dut astiro. Haren loditasuna dastatzen dut, haren sonoritatea. Hemen naiz. Begira nazazu”. Asmo horri jarraika, bost emakume, bost gorputz, bost andrezahar ikusiko ditugu oholtza gainean, haien sentimenduak dastatzen, publikoaren begiradaren aurrean agertzen.