Maiatzaren 12ra arte Liburu libreak erakusketa kolektiboa ikus daiteke Ziudadelako Mistoen Pabiloian. 22 artista gazte literaturako klasikoetan inspiratu dira, irakurri dituzten liburu eta liburukin horiekin artea sortzeko; horrela, literaturako artelanak arte plastikoko lan bihurtu dituzte. Liburu horietako istorioak irakurtzera edo berrirakurtzera gonbidatu gaituzte: pertsonaiak, lekuak, egoerak edo giro propioak imajinatzera.
