Klik batean | Alpinismoa, natura, kolonialismoa... eta gehiago!

Gaurko saioan, lau elkarrizketa izango ditugu. Alde batetik, Itziar Insausti alpinista eta abenturazaleak Nafarroako liburutegian eskaini duen Uste baino gehiago hitzaldiaz hitz egingo digu. Oihana Lopez ere ezagutuko dugu, familia lantegiak egiten baititu Iruñeko Ingurumen Hezkuntza Zentroan.

Elkanori Bira ekimena ere ezagutuko dugu Axier Lopez kidearen bidez; ekimen honek Elkanoren eta historia eurozentristari buruzko hausnarketa bultzatzeko asmoa du, orain arte historia ofizialak isilarazitakoak lehen lerrora ekartzeko: emakumeak, jatorrizko herriak eta inperialismoaren kalte zuzenak sufritu eta sufritzen dituztenak. Horrez gain, Solasaldia Sizilian Mussoliniren agintepean argitaratu zen eleberri antifaxista bakarra ere ezagutuko dugu Lander Majuelo Igela Argitaletxeko editorearekin.

Datorren igandean, irailaren 5ean izango den emakume indigenen nazioarteko egunari erreparatuko diogu saioarekin amaitzeko.

Zerikusia duten artikuluak