Skip to main content

'Gure aldetara' diskoa argitaratu du Nafarroako Bertsozale Elkarteak

Klik batean

‘Gure aldetara. Nafarroako emakume bertsolariak’ izeneko lanak hainbat emakume bertsolariren bertso sorta musikatuak jasotzen ditu; hain zuzen, 21 bertsolarik hartu dute parte lan honetan. Plazan profesionalki, aldizka parte hartzen duten zein bertso eskoletan jarduten duten emakumeen ahotsak bildu dituzte CD honetan, belaunaldi, eskualde eta ibilbide desberdinetako bertsolarienak.