Skip to main content

Suhar Sahara: 'Ikusi genuen Nafarroan Sahararen inguruko desinformazio handia dagoela'

Klik batean

'Suhar Sahara' Nafarroako gazteak Saharari buruz informatzeko sortu zen. Horretaz gain, udaro 'Oporrak bakean' programan laguntzaile moduan aritzen dira. Nafarroara etortzen diren haurrekin ekintza ezberdinak egiten dituzte eta hauek aurrera eraman ahal izateko gauza ezberdinak saltzen dituzte. Orain kamiseta batzuen salmentarekin daude. Lagundu nahi izatekotan, jarri harremanetan @suharsahara -rekin sare sozialen bidez.