Skip to main content

Historia arte bihurtuz

Klik batean

Aurten‘Lurperatutako ahotsak’ Alaitz BHIko Arte Eszenikoen, Musikaren eta Dantzaren Batxilergoko ikasleen musikala esteinatu zen Barañaingo auditorioan. 62 ikaslek hartu zuten parte ikuskizunean. Antzezlanean Anastasini zirkuko gertaera historikoa kontatu zuten, Gerra Zibilean Lodosara iritsi eta bertan gertatutakoa.

Zinema eta margoa betidanik eskutik joan diren arteak izan dira. Ehunka zuzendarik historiako hainbat garaitako pintura-lanen aipamen handiak egin dituzte beren plano eta arte-diseinuetan.

Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak “Ortzadar, 40 urte txistua jotzen sanferminetan” dokumentala estreinatu dute aurten. Nafarroako Filmotekan egin zuten lehen proiekzioa. Mikel Petrirenak elkarteaz eta dokumentalaren prozesuaz hitz egin zigun.

Iosu Zapatak Euskal Herrian kunbia estiloa lantzen zuten talde gutxi zeudela ikusi zuen, eta Guarimba taldea sortu zuen. 'Tasio' abestia argitaratu dute, Montxo Armendarizen filmari omenaldi eginez. Gainera, bideoklipean Patxi Bisquert aktoreak parte hartu du.