Azaroaren 20a Transgeneroen Oroimenaren Eguna da

Azaroaren 20a Transgeneroen Oroimenaren Eguna da, indarkeria tranfoboagatik hildako pertsona transgeneroak oroitzeko eta komunitate transgeneroak jasaten duen indarkeriaz ohartarazteko eguna.

Naizen haur eta gazte transexualen eta haien familien errealitatea ezagutarazten duen elkartea da, eta haur eta gazte transexualentzat garrantzitsuak diren eremuetan egiten du lan: heziketan, osasun arloan, arlo sozialean, kulturalean, kirolean, eta baita arlo juridikoan eta komunikabideetan ere. Helburu argia dute: transexualitatearen despatologizazioa eta aniztasunean oinarritutako jendartea lortzeko bideak jartzea.

Albina Stardust pertsonaia gisa sortu zen hasieran, baina, egun, Enekoren identitatearen parte da. Asko ikasi dute batak bestearengandik, eta Enekoren hitzetan, bere identitatea Albinari esker garatu du. Drag izatea zer den, zein erreferente dituen, eta gauza gehiagoz hitz egin dugu Albina Stardust-ekin.

Aurten 30 urte betetzen dira Fredy Mercury hil zenetik; bere bizitzari errepasoa emango diogu.

Zerikusia duten artikuluak

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image