Gerria mugitzeko gogoz? Raimundo El Canastero eta Baizera musika taldeetako Iñaki 'El Txarro' eta Bittorino 'El Txaral eta Xabi Gonzalez eta Josu Garaterekin izan gara aste honetako Klik Batean saioan. Ez galdu!

Gerria mugitzeko gogoz? Raimundo El Canastero eta Baizera musika taldeetako Iñaki 'El Txarro' eta Bittorino 'El Txaral eta Xabi Gonzalez eta Josu Garaterekin izan gara aste honetako Klik Batean saioan. Ez galdu!
Mikro ireki batetik sortutako musika taldea da Zaunka. Punk romantika folklorika adjetiboekin identifikatuak sentitzen dira eta 'Mamarratxas pero buenas mutxatxas' eta 'Habas frescas rural stayla' dira haien late motiv-ak. Alba, Carla eta Alba dira taldekideak, eta haien taldeaz hitz egiteaz gain, oholtza gainean dagoen emakumeen presentziari buruz hitz egin dugu.
Aste honetako Klik Batean saioan, Atarian.eus proiektua ezagutuko dugu Ekhiotz Prieto eta Iñigo Urrizelkirekin. Horrez gain, 'Ez Dago Hilda' kolektiboaren berri emango digute Eunate Orkin eta Asier Plarekin, eta Txus Perezek 'De profesion: Artista' liburua aurkeztuko digute.
'Ongi Egiten Dugu Iruñekoak Izateko' Laban sortutako podcasta da. Iruñerria ardatz duen podcasta da hau, gaurkotasunari errepasoa eginez bertan gertatzen denari buruz kuxkuzeatzen dute. Irri egin eta ongi pasatzeko parada dela esan digute Iker Tubia eta Yasmine Krish podcasteko esatariek.
Hitza, musika eta antzerkiarekin jolasean arituko gara aste honetako Klik Batean saioan. Iruñerriko hainbat artista ezagutuko ditugu: Amaia Elizagoien ipuin kontalaria eta Amelie proiektuaren bultzatzailea, Olaia Olaverri eta Diana Arboniés Kaba inurria ipuin musikatuaren sortzaileak, eta Iosune de Goñi idazle, argazkilaria eta itzultzailea. Iruñeko Udalaren Egile Berrientzako Literatur Lehiaketan ere lehen saria irabazi berri du Itzalak uraren azpian lanarekin, eta Liberoamerika argitaletxeko editorea da.
'Suhar Sahara' Nafarroako gazteak Saharari buruz informatzeko sortu zen. Horretaz gain, udaro 'Oporrak bakean' programan laguntzaile moduan aritzen dira. Nafarroara etortzen diren haurrekin ekintza ezberdinak egiten dituzte eta hauek aurrera eraman ahal izateko gauza ezberdinak saltzen dituzte. Orain kamiseta batzuen salmentarekin daude. Lagundu nahi izatekotan, jarri harremanetan @suharsahara -rekin sare sozialen bidez.
'Kutxidazu bidea Ixabel' musikaleko kide diren Maira Redondo eta Xanti Korkostegi eta 'Jaso' musikaleko Ane Aleman eta Imanol Janices protagonistak ezagutu ditugu Klik Batean saioan.
Skabidean Taldearen 'Hiri zahar zikina' disko berriaz hitz egin dugu Nikolas Leonardo tronpetistarekin eta Antonio Iriarte bateria-jotzailearekin. Oihan Arizalak 'Goiari' trikitixa diskoaren berri eman digu eta Bastardix taldearen 'Amestutako lurraldea' lana ezagutu dugu Ander Nagore eta Gorka Lascortekin.
Baizera! duela urte batzuk beste talde batean elkartu zen lagun talde bat da. Handik urte batzuetara proiektu aldaketa bat egin eta Baizera! sortu zuten. Estilo berri bat jorratu dute eta horren islada 'Funka sartu' lana izan da.