Klik batean

All Stories

Klik batean | Azken urtean sortutako ikus-entzunezko proiektuak

Jantzari, dantza, tradizioa eta parekidetasuna dokumentala egin dute Olatz Plazaola Sopelanak eta Irati Areitio Sopelanak, eta dokumentalaren prozesuaz hitz egin digute.

Eguzki Art Zinemak urteak daramatza Ombuaren Itzala filma gauzatzeko ahaleginetan. Hainbat oztopo eta zailtasun izan badute ere, aurrera egiten ari dira Pedro Mari Otañoren bizitza eta obra kontatzen duen proiektuarekin, "Historiako pertsonaia hau ahanzturatik aldendu, eta memoria kolektiboan merezi duen eran txertaturik iraun dezan”. Patxi Bisquert proiektuaren sustatzailearekin hitz egin dugu.

Klik batean | Kazetariei omenaldia

'Sisiforen paperak' 'Euskaldunon Egunkaria'ren itxieran oinarritutako obra da. Harkaitz Canok idatzi du gidoia, eta Fernando Bernuesek zuzendu du. "Euskaldunon Egunkaria"rekin egin zutena gogoratu, argitu eta erreparatzeko alea jarri du "Sisiforen paperak" antzezlanak, bai Euskal Herrian eta baita Madrilen ere. Dorleta Urretabizkaia aktorearekin, Ikerne Gimenez musikari eta eszenografoarekin eta Harkaitz Canorekin hitz egin dugu.

Yolanda Arrieta idazlearekin eta Unai Artieda Etxarri-Aranatzeko udal ordezkariarekin ere elkartu gara Etxarri-Aranatzen (Nafarroa). Yolanda Arrietak herri horretan sortu du bere obra, Udalbiltzak martxan jarritako Geuretik Sortuak egitasmoren barneran, eta horri buruzko xehetasunak eman dizkigu.

Klik batean | Emakumeen artea

Andrezaharraren manifestua  irakurraldi-performancea izen bereko poesia-liburuan oinarrituta dago eta Metrokoadroka Kolektiboaren laguntzarekin egina da.

Sexu erlazio heterosexualetan emakumeek gizonak baino probabilitate gutxiago daukate orgasmoa izateko. Horren atzean genero ezberdintasuna eta patriarkatua ezkutatzen dela argudiatzen du Paola Damontik bere liburu berrian: La Brecha Orgasmica.

GURE ALDETARA. Nafarroako emakume bertsolariak lanak hainbat emakume bertsolariren bertso sorta musikatuak jasotzen ditu, eta 21 bertsolarik hartu dute parte lan honetan.

Indarkeria matxistaren aurkako egunaren sorrera ezagutzeko aukera izango dugu.

Azaroaren 20a Transgeneroen Oroimenaren Eguna da

Azaroaren 20a Transgeneroen Oroimenaren Eguna da, indarkeria tranfoboagatik hildako pertsona transgeneroak oroitzeko eta komunitate transgeneroak jasaten duen indarkeriaz ohartarazteko eguna.

Naizen haur eta gazte transexualen eta haien familien errealitatea ezagutarazten duen elkartea da, eta haur eta gazte transexualentzat garrantzitsuak diren eremuetan egiten du lan: heziketan, osasun arloan, arlo sozialean, kulturalean, kirolean, eta baita arlo juridikoan eta komunikabideetan ere. Helburu argia dute: transexualitatearen despatologizazioa eta aniztasunean oinarritutako jendartea lortzeko bideak jartzea.

Albina Stardust pertsonaia gisa sortu zen hasieran, baina, egun, Enekoren identitatearen parte da. Asko ikasi dute batak bestearengandik, eta Enekoren hitzetan, bere identitatea Albinari esker garatu du. Drag izatea zer den, zein erreferente dituen, eta gauza gehiagoz hitz egin dugu Albina Stardust-ekin.

Aurten 30 urte betetzen dira Fredy Mercury hil zenetik; bere bizitzari errepasoa emango diogu.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image