Fermintxorekin liburuaz eta Lesliez hitz egiteko aukera izan dugu.

Maite Aizpuruak 'Erresistentzia arazo fisikoa da' performanceari buruz hitz egin digu, berak sortutako lehenengo lanaz. Aktore erren bat eta korrika egiteko makina bat ikusiko ditugu taula gainean, eta hausnarketarako tartea ematen du funtzioak.
Iruña Dantza taldeak euskarari omenaldia egin nahi izan dio. 2019an 'Euskal Herrian Euskaraz' abestia abestu zuten, eta aurten dinamikarekin jarraitzeko, abestiari dantza egin diote. Gainera, 2022.urtean taldeak 50 urte beteko ditu. Mikel Ripodasek kontatu digu dena.
64 poemaz osatutako eta 4 ataletan banatutako poema-liburua kaletaru du Hedoi Etxartek. Batik bat, genealogia kolektiboa, egunerokotasunaren kontaketa eta norberaren memoria lantzen duten gaiak jorratu ditu. Gainera, ikus-entzunezkoak ere argitaratu ditu.
Maialen Akizu bertsolari eta idazle urretxuarra Nafarroako hegoaldean dago bere lehenengo idazlana sortzen; Lodosan, Sartagudan, Andosillan eta Mendabian, hain zuzen ere. Euskarak presentzia handia izango du bere obran. Itziar Ruiz Sartagudako zinegotziarekin, Maite Pellejero 'Lodosa bizirik' taldeko kidearekin eta Javier Martinez Mendabiako euskara taldeko kidearekin ere hitz egin dugu, eta herri hauetako egoera zein den kontatu digute.
Teatrolari Iruñeko Antzerki Eskolak, espazio berria dauka Iruñeko Alde Zaharrean. Gorputz adierazpenean oinarritutako metodologia erabiltzen dute aktoreei ibilbide profesionalerako beharrezkoak diren tresnak emateko. Andrea Loyola eta Maialen Sanchezekin hitz egin genuen.
Iñaki Martiarena "Mattin" komikigilea Betelun ari da Geuretik Sortuak egitasmoko egonaldian parte hartzen. Hiru bailara hauek batzen dituena ura da, eta hiru islatu nahi du bere sorkuntzan. Araitz eta Larraungo zinegotziekin ere egin dugu elkarrizketa, Maider Agirrebarrenarekin eta Lorea Lasarterekin.