Literatur proposamenez beteta dator aste honetako Klik Batean saioa: Sortaldekoak (Hedoi Etxarte), Bekatorosak, Borrokalari transgeneroak (Fermintxo Zabaltzaren itzulpena) eta Lodo (Julen Azcona).

Literatur proposamenez beteta dator aste honetako Klik Batean saioa: Sortaldekoak (Hedoi Etxarte), Bekatorosak, Borrokalari transgeneroak (Fermintxo Zabaltzaren itzulpena) eta Lodo (Julen Azcona).
Chavela Vargas 1919ko apirilaren 17an jaio zen Costa Rican. Askatasunari abesten zion oihu urratua zuen, eta bere ahotsarekin eta gitarrarekin soilik ikuslea hunkitzeko gaitasuna zuen.
1961eko apirilaren 12an Vostok 1 Baykonurreko sobietarra kosmodromotik aireratu zen. Atmosferatik haratago eraman eta hutsean askatutako kapsula esferiko txiki bat zeraman. Barruan Yuri Gagarin zihoan, Sobietar Batasuneko aire-indarraren pilotu bat, 27 urterekin espaziora bidaiatu eta Lurraren inguruko orbita osatu zuen lehen gizakia izan zena.
Maite Aizpurua Erresistentzia arazo fisikoa da antzezlanaren zuzendaria, Hodei Magoa eta Xanti Agirrezabala eta Matxalen de Pedro Antigone edo ezetzaren beharra antzezlanaren aktore eta zuzendariekin hitz egin dugu bigarren denboraldiko lehen Klik Batean saioan.
Leirek, Ixonek eta Nereak osatzen dute Sutan dantza taldea. Ibilbide luzekoak dira hirurak, eta dantza taldea sortu zutenean batera gauza politak egin ahal zituztela ikusi zuten.
Bertx(h)ori sariketa ostegun honetan amaituko da Laban jokatuko den final handiarekin. Hiru saioren ostean, Xabat Illarregi eta Ainara Ieregi, Bittori Elizalde eta Aner Peritz eta Peio Ardaiz eta Haizea Arana arituko dira bertsotan.