Nafarroako Bertso Eskolako klaseak ematen dituzte Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean. Bertara hurbildu gara Saioa Alkaizarekin bertsolaritza klaseez eta Zortziko Maldiko bertso saioez hitz egitera.

Nafarroako Bertso Eskolako klaseak ematen dituzte Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean. Bertara hurbildu gara Saioa Alkaizarekin bertsolaritza klaseez eta Zortziko Maldiko bertso saioez hitz egitera.
Nafarroa Oinez Nafarroako ikastolen jaialdiaren edizio berriari begira, Lizarra Ikastolak erakusketa artistiko berri bat proposatu du, eta apirilaren 28ra arte ikusi ahal izango da Iruñeko Kondestable Jauregian.
1961eko apirilaren 12an Vostok 1 Baykonurreko sobietarra kosmodromotik aireratu zen. Atmosferatik haratago eraman eta hutsean askatutako kapsula esferiko txiki bat zeraman. Barruan Yuri Gagarin zihoan, Sobietar Batasuneko aire-indarraren pilotu bat, 27 urterekin espaziora bidaiatu eta Lurraren inguruko orbita osatu zuen lehen gizakia izan zena.
Down sindromea duten Motxila 21 Nafarroako rock-zale taldeak ‘Ama Lurra’ lana argitaratu du: CD eta liburu batek osatzen dute lana.
Beste hiri-artista batzuekin gertatu den bezala (Banksy, adibidez), Iruñeko LKN artistaren lanak ere museoan ikus ditzakegu. Apirilaren 30era arte Kondestablen egongo den erakusketa bateko protagonista da, eta bertan, sortzaile ezagun horren lan satirikoen erreprodukzioak ikus daitezke.
Paul Strand zuzeneko argazkigintzaren eta argazki garbien aitzindarietako bat izan zen.
Virginia Woolf idazle eta saiogile britaniarra izan zen, XX. mendeko literatura modernistaren autore nagusietako bat. Pentsamendu feministaren aintzindarietako bat izan zen Europan.
Maiatzaren 12ra arte Liburu libreak erakusketa kolektiboa ikus daiteke Ziudadelako Mistoen Pabiloian. 22 artista gazte literaturako klasikoetan inspiratu dira, irakurri dituzten liburu eta liburukin horiekin artea sortzeko; horrela, literaturako artelanak arte plastikoko lan bihurtu dituzte. Liburu horietako istorioak irakurtzera edo berrirakurtzera gonbidatu gaituzte: pertsonaiak, lekuak, egoerak edo giro propioak imajinatzera.