Skip to main content

Katalanera bikoiztutako film bat izango du Netflixek lehen aldiz

Gurean Gaur

'Mitcheltarrak makinen aurka' animazio filma apirilaren 30ean iritsiko da plataformara; streaming zerbitzuko katalanezko lehen edukia izango da. Bitartean, Euskal Herrian, Netflix Euskaraz plataformak 15.000 sinadura bildu nahi ditu datorren ostegunerako; behin babes hori lortuta, pantailetan euskara bermatzeko bidean, alderdi zein erakundeengana jotzeko.