
Jenni Alvarado artistaren erakusketak irekiko du Barriek zikloaren aurtengo edizioa Bilboko Rekalde Aretoan
Bizkaian sortu eta lanean hasten diren sortzaileen garapen artistikoaren lehenengo etapatan laguntzea du helburu Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako Barriek programak. Ostean, beste lau sortzaileren artelanak erakutsiko ditu programak datorren urteko maiatzera arte luzatuta.