Skip to main content

Ximun Fuchs: "Maitasun politikoaz mintzatzen den antzezlana da Amua"

Gure begiz

ArteDrama Arte Eszenikoen Plataformaren antzezlana da 'Amua'; antzezlanean, Anak bere gaztaroko bi maitale ohi gonbidatu ditu Iratiko etxola batera, baina ez batak ez besteak ez dakite hiru izango direla. Horixe da 'Amua' antzezlanaren ildoa, maitasunari buruzko hainbat galdera egitera gonbidatzen gaituena: esklusibotasuna, erromantizismoa, egoa...

Ximun Fuchs antzezlanaren zuzendari eta aktoreetako bat da, eta ikuskizunaren sormen prozesuaz, xedeaz eta antzezlanaren gakoez hitz egin dugu berarekin. Datozen hilabeteetan hainbat emanaldi eskainiko dituzte Euskal Herri osoan; hemen kontsulta dezakezue.