Skip to main content

Veronica Satrustegi: "Otsailean 100.000 pertsona atxilotu dituzte AEBren eta Mexikoren arteko mugan"

Gure begiz

Veronica Satrustegi kazetaria elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan, eta Latinoamerikako hainbat herrialdetako egoera politikoari buruz hitz egin dugu. Lehenik eta behin, AEBren eta Mexikoren arteko mugara iristen ari diren migratzaileen egoera izan du hizpide. Izan ere, muga horretan azken 20 urteetako migratzaile kopuru handiena biltzen ari da azken asteotan. Satrustegik azaldu duenez, otsailean 100.000 pertsona atxilotu dituzte AEBren eta Mexikoren arteko mugan, eta horietatik 10.000 bakarrik migratzen ari diren adin txikikoak direla gaineratu du. Hala ere, heldu gehienak beren herrialdeetara bueltan bidaltzen dituztela dio kazetariak, eta asilo eskaeren prozesuak ere moteldu egin direla dio.

Jeanine Áñez Boliviako presidente ohiaren atxiloketak Boliviako hainbat herritarren haserrea areagotu du. Satrustegik azaldu duenez, Moralesen aldeko manifestazioetan 36 pertsona erailtzea egozten diote Áñez Boliviako presidente ohiari.

Europar Batasunak Mercosurrekin (Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguai) itxi nahi zuen merkataritza akordioaren negoziazioek jarraitzen dutela azaldu du Satrustegik. Hogei urteren ondoren itxi gabe" dagoela adierazi du, eta prozesi hori "kolokan" dagoela azpimarratu du.