Skip to main content

Vero Satrustegi: "Duela bost urte sinatutako Habanako Bake Akordioak geldirik daude"

Gure begiz

Vero Satrustegi kazetariarekin Hego Amerikako gaurkotasuna errepasatu dugu. Kolonbiako armadak FARCeko hamar kide erail dituela jakin berritan, duela bost urte sinatutako Habanako Bake Akordioetara begira jarri gara.

Bestalde, Nicolas Madurok Nazio Batuen Erakundean eginiko agerraldia, Brasilgo presidentearen epaiketa politikoa eskatzeko aurreikusitako mobilizazioak eta Ayotzinapako (Mexiko) 43 ikasleren desagerpenaren 7. urteurrena gogoratu ditugu, besteak beste.