Skip to main content

Ugo Mayor: "Isolamendua egiteko babes ekonomiko edo esrukturala eskaini beharko litzateke"

Gure begiz

Ugo Mayor Ikerbasque-ko ikerlaria elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan, azken egunetako egoera epidemiologikoa aztertzeko. Izan ere, datuek tendentzia aldakearen zantzuak erakusten dituzte, eta Mayorrek adierazi du garrantzitzuena txertaketa kanpaina "ahalik eta abiadura handienean" egitea dela.

Neurri murriztaileak hartzeaz gain, instituzioek beste neurri batzuk hartu beharko lituzketela nabarmendu du. Bere iritziz, aztarnatzaileek kasu positiboak diagnostikatzeko baliabide gehiago beharko lituzkete, edota isolamendua egiteko babes ekonomiko edo esrukturala eskaini beharko lukete.