Skip to main content

Udane Arbeo: "Autogobernua eta ekonomia suspertzea izango dira Eusko Jaurlaritzaren erronkak"

Gure begiz

Udane Arbeo lankideak Gasteizetik eman du Jaurlaritzaren gaurkotasun instituzionalaren berri. Lehendakaritzak atzo bidali zien Legebiltzarreko taldeei eta komunikabideei ostegun honetan Politika Orokorreko Osoko Bilkuran irakurriko duen diskurtsoaren laburpena, eta besteak beste, autogobernua eta transferentziak izango ditu hizpide Urkulluk.

Baina osasun arloak oraindik garrantzia izango du hilabeteotan; Gotzone Sagardui osasun sailburuak esan du Osakidetzak irailean Lehen Mailako Arretan kontsulta presentzial gehiago berreskuratuko dituela.

Euskarari dagokionez, Eusko Jaurlaritzak iragarri du Euskaltegi pribatuen finantziaziora 26 milioi bideratuko dituela.