Skip to main content

Olatz Salvador: "Zapaltzailearen lekua aukeratzen dutenek hausnarketa egin beharko lukete"

Gure begiz

Olatz Salvador musikaria elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan martxoak 8 honetan. 'Aho Uhal' bere bakarkako bigarren diskoaz aritu da eta baita emakumezkoen diskriminazioaz musika munduan. "Errealitate bat da, datu objetiboak hartzea besterik ez dago", festibaletan musikari eta teknikarien artean %20 baino gutxiago emakumeak direla salatu du. "Oraindik rolen kontuarekin asko dugu egiteko musikaren munduan", laburbildu du Salvadorrek.