Skip to main content

Oihana Teyseyre: "Atxikiak direla erraiten da, baina errealitatean migratzaileak preso daude"

Gure begiz

Paueko (Okzitania) Administrazio Auzitegiak Hendaiako (Lapurdi) atxikitze zentroa ez ixtea erabaki zuen atzo. Irregulartasun larriak agerian gelditu dira joan den irailaren 19an izandako sutearen inguruko saioan.

Hendaiako atxikitze zentroan 30 egun pasatu zituen pertsona batekin hitz egiteko aukera izan du Oihana Teyseyre Berriako kazetariak eta bere hitzak jaso ditugu.