Skip to main content

Oihana Teyseyre: 'Argitu beharko da nola gertatu den hau segurtasun handiko espetxe batean'

Gure begiz

Yvan Colonna Korsikako militante independentista ezaguna zendu da bart, hiru astez koman egon ondoren; Frantziako presondegi batean erasotu izan eta gero. Oihana Teyseyre Berriako kazetariak gertutik jarraitu ditu azken asteetako gertakariak; eta testuingurua ulertzeko gakoak eman dizkigu.

Gertatutakoa argitzeko ikerketa batzorde bat eskatu dute diputatu korsikarrek. Teyseyrek azaldu duenez, negoziazio fasea abiatu du Korsikako gobernuburuak Frantziako Barne ministroarekin, "heriotza bera negozio fasea hasi berritan gertatu da". Kazetariak nabarmendu du ikusi beharko dela kalean zer-nolako erantzuna duen gertatutakoak, eta horrek zer-nolako ondorioak dakarren. Frantziako hauteskundeen atarian, guzti honek ekar dezakeenaz ere mintzatu da Teyseyre.