Skip to main content

Nerea Alkorta: 'Ia hogei urteren ondoren gure etxetik kaleratu gaituzte'

Gure begiz

Bilboko Erribera Auzoko hiru familiek haien etxeak utzi behar izan dituzte gaur espekulazioaren ondorioz. Bizilaguna den Nerea Alkorta eta AZET Etxebizitza Sindikatuko kidea den Adur Etxegorrirekin hitz egin dugu. Jabe handi batek erosi zuen eraikina duela hilabete batzuk eta gaur zuten data etxetik joateko. "Isilpeko kaleratzeak" direla azpimarratu dute. Jabeak "legez auzokideen kontratua errespetatu" beharko lukeela salatu dute, eta AZET sindikatuaren babesarekin jabearekin hori "exijituko" diotela azaldu dute. Instituzioen aldetik "ezer espero ez" daitekeela salatuz, antolatzeko deia egin dute "klase elkartasuna" ardatz izanda.