Skip to main content

Nahikari Garcia: "Askoz ere gehiago lortzeko borrokan segi behar dugu"

Gure begiz

Nahikari Garcia Errealeko jokalaria elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Dioenez, Natalia Arroyo entrenatzaileak "freskotasuna" ekarri dio taldeari, eta "hazten" jarraitu nahi dutela gaineratu du. Genero arrakalaz galdetuta, orain arte "asko" borrokatu dutela esan digu, baina nabarmendu du borrokan jarraitu behar dutela, oraindik ere asko lor dezaketelako. Era berean, adierazi du berdintasuna ez dela emakumezkoen kontua bakarrik, eta gizonekin batera egin behar dela lan.