Iosu Ganuza: "Positibotasun tasa %5 ingurukoa da eta itxaropen izpi bat piztu da Nafarroan"
Gure begiz
Iosu Ganuza lankideak Nafarroako egoeraren berri eman du Gurean Gaur saioan. Pandemiari dagokionez gaurkoan behintzat itxaropen argi bat piztu dela esan du eta adineko egoitzetako kideek txertoaren bigarren dosia jasotzen hasi direla gaineratu du. Politika gaiei helduta, Manu Ayerdiren auziari buruzko azken berriak eman ditu. Kiroletan, Osasunaren gaurko erronka: koparako txartela eskuratzea.