Mireia Saiz: 'Indarkeria matxista ez da modu isolatuan eta banaka ematen'

Asteburuan izandako sexu erasoak salatzeko mobilizazioak egin zituzten astearte arratsean Barakaldon, mugimendu feministak deituta. Babesa erakutsi zieten biktimei, eta autodefentsa feministara deitu zuten. Argitan elkarte feministako kideak oroitarazi du Barakaldon "eraso matxisten jarioa izugarria" izaten ari dela.

Indarkeriarekin bukatzeko "guztion konpromisoa behar" dela gogorarazi du Saizek. Erakunde publikoei aldarrikapena egin diete, "babes sozioekonomikoa behar dugu eta gizarte eremu guztietan formazio feminista zabaltzea".
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image