Skip to main content

Martin Aranburu: "Indultuarekin zigorra barkatzen da, baina ez delitua"

Gure begiz

Martin Aranburu analista elkarrizketatu dugu Gurean Gaur magazinean. Pedro Sanchez espainiar presidenteak bederatzi buruzagi independentistei emandako indultuak aztertu ditu. Adierazi duenez, alderdi sozialistak "garaipen dialektikoa lortu du urte hauetan", eta gatazka politikoa "difuminatu" egin duela azaldu du Aranburuk. Era berean, indultuaren eta amnistia ezberdinak direla nabarmendu du: "Indultuarekin zigorra barkatzen da, baina ez delitua. Amnistiak delitua ezabatu egiten du, eta baita delituaren ondorio guztiak ere".