Skip to main content

Maite Martinez de Arenaza: "Erreferente lesbikoen argazkien artxiboa osatu du Elena Sarasolak"

Gure begiz

Elena Sarasola argazkilariaren Zutik eta sutan, bollerak eta aktibismoa Bilbon, 1986-1992 erakusketa ikusi ahal izango da igandera arte, Bilboko La Taller espazioan. Maite Martinez de Arenaza 'La Taller' espazioko zuzendariak azaldu duenez, 86 eta 92 urte bitarteko artxiboko argazkien aukeraketa da: "Elena Sarasolak ikusi zuen emakume gutxi agertzen zirela garai hartako manifestazioetan, eta erreferente lesbikoen eta feministen dokumentu grafikoen artxiboa osatzea erabaki zuen".

Maiteren esanetan, industrializazioa oraindik bizirik zegoen "Bilboren erretratua" ez ezik, bertan bizi zen "jendearen erretratu politiko eta afektiboa" egiten saiatu da Sarasola.