Skip to main content

Luistxo Fernandez: "Dozena sari banatuko ditugun aste berezi bat prestatzen ari gara"

Gure begiz

Egunean Behin jokoaren zortzigarren denboraldia hasi da gaur, eta indarberriturik eta zenbait nobedaderekin ekin dio lehiaketa ezagunak denboraldi berriari.

Luistxo Fernandez CodeSyntax enpresako proiektu arduradunak esan digu galdera berriak sortu dituztela, eta aurten ere zuzenean eskainiko dutela finala. Horrez gain, asteroko sari nagusiez gain, dozena bat sari banatuko dituzten aste berezi bat prestatzen ari direla aurreratu digu.