Skip to main content

Lee Krasner, matxismoari aurre egin zion margolariaren obra koloretsuak Guggenheim-en ikusgai

Gure begiz

Astero legez, Gurean Gaur albistegian, Irati Agirreazkuenagarekin batera kulturaren inguruko ertzak aztertu ditugu. Gaurkoan, Black is Beltzaren bigarren atala, Cortada festibala eta Lee Krasnerren artea. Azken honen obrak, Bilboko Guggenheim Museoan ikusgai daude, bere lan koloretsuen erretrospektiba eginez. Krasnerrek matxismoari aurre egin zion eta inkluso bere koadroengantik honako esaldia entzun behar izan zuen: "Oso koadro ona da emakume batek egiteko". Urtarrila bitarte, Guggenheim-en ikusgai egongo dira.