Skip to main content

Koldo Zarate: "Euskal Herri euskalduna lortzeko tresna eraginkorra da independentzia"

Gure begiz

Euskal Herrian Euskaraz herri mugimenduko kidea den Koldo Zarate elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan, argitaratu berri duten Ikusmira dokumentua hizpide. Euskaldunen "deskolonizatzeko" beharra, Euskal Herriaren independentzia eta "zapalduen arteko elkartasuna" dira agiri honen oinarri nagusiak.

EHE-ko kideek uste dute Euskal Herri euskalduna lortzeko tresna" eraginkorra" dela independentzia, eta ere berean, ezinbestekotzat jo du euskal herritarren deskolonizazioa: "Onartu behar dugu asimilatuta gaudela hizkuntzaren eta kulturaren aldetik; hori onartu, ahaldundu eta euskaraz bizitzeko hautua egin behar dugu", azaldu du.