Skip to main content

Koldo Otamendi: "Kolaborazioek bestelako kolorea ematen diote Olatz Salvadorren diska berriari"

Gure begiz

Koldo Otamendi Musika Zuzenean saioko aurkezlearekin hitz egin dugu Olatz Salvadorren diska berriaz. Aho hual diskoa iraupen luzeko bigarren diska da, eta hiru urteren ondoren argitaratu du artista donostiarrak. Kolaborazio ugari izan ditu diskoan bai letrak egiteko, bai eta musikari gisa ere: Rozalen, Ivan Ferreiro eta Idoia Azurmendi, besteak beste. Kolaborazio horiek diskoari beste "kolore" bat ematen diotela nabarmendu du Otamendik.