Skip to main content

"Kantu eskukadak", Olrait Studio eta Gaztezuloren arteko elkarlan proiektua

Gure begiz

Musikak eta diziplina artistiko honen barruan abestien letrek zein sare sozialek berebiziko garrantzia izan dute gazteentzat izurriaren ondorioei aurre egin ahal izateko. Gaztezulok, Olrait Studiorekin batera, bi elementuok batu ditu "Kantu eskukadak" proiektua sortzeko. Gurean Gaur albistegian, Gaztezuloko Ane Urrutikoetxearekin hitz egiteko aukera izan dugu.