Skip to main content

Julen Linazasoro: 'Mugikorra ez duen haurra baztertuta geratzen da'

Gure begiz

Smartphonea eta sare sozialak erabiltzen hasten direnak geroz eta gazteagoak dira, bideojokoetan eta online apustuetan nerabeak ari dira eta heziketa digitala falta da; horixe ohartarazi dute Macsonrisas elkartetik. Julen Linazasoro elkarteko kidea da eta egin berri duten ikerketaren emaitzak partekatu ditu; hala nola gurasoentzako eta irakasleentzako argibideak.