Julen Linazasoro: "Gaztetxo askori mendekotasuna sortu diete sare sozialek"

Julen Linazasoro Macsonrisas elkarteko kidea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan, eta zibersegurtasunari buruzko gakoak eman ditu. Teknologiaren erabilerari lotutako arriskuak lantzen dituzte ikastetxe desberdinetan eta kurtso honetan zehar ateratako ondorien berri eman du. Erabilera "deskontrolatua" antzeman dutela dio, eta ohartarazi du sare sozialek mendekotasuna sortzen diela gaztetxo askori. Era berean, sare sozialetako jokabide batzuen legezkotasuna zein den argitzea garrantzitsua dela azpimarratu du adituak.

Zerikusia duten artikuluak