Skip to main content

Julen Aperribai: "Independentismoak bide orri bat adostu beharra dauka independentziarantz pausoak emateko"

Gure begiz

Julen Aperribai BERRIAko kazetaria elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan Katauniako gobernua osatzeko negoziazioak hizpide; izan ere, aste erabakigarria izango da horretarako. ERCk negoziazioak hasi ditu CUP, JxCat eta En Comú Podemekin. Gobernu "zabal" bat egitearen aldekoa da Pere Aragones, alderdi ezkertiarrak ardatz izango dituena. Aperribaik dio oso zaila izango dela hori; izan ere, nabarmendu du elkarrengandik "oso urruti" daudela  JxCat eta En Comú Podem, elkarri jarritako betoa dela eta.

Ardatz independentista gailenduko dela deritzo, eta adierazi du independentismoak bide orri bat adostu beharra daukala independentziarantz urratsak emateko, eta horrek gobernu akordioetatik "harago" joan behar duela azpimarratu du.