Skip to main content

Jule Goikoetxea: "Hegoaldeko ahotsak biltzeko errefortzu handia egin dugu"

Gure begiz

IV. Nazioarteko Konferentzia Marxista Feminista azaroaren 11n, 12an eta 13an ospatuko da, iaz pandemiaren ondorioz bertan behera gelditu ondoren. Jule Goikoetxea antolatzaileetako batek azaldu duenez, on-line izango da; munduan oso ezagunak diren teoriko feministak izango dira beren obratan landutako gaiei buruz hitz egiteko, eta bestetik, banakako zein panel kolektiboak ere antolatu dituzte.

Goikoetxeak azaldu duenez, ostiral goizean eta larunbat arratsaldean hainbat herrialdetako kideek gai konkretuei (intersekzionalitatea, korronte ezberdinen arteko eztabaidak...) buruz hitz egiteaz gain, greba feministez, erresistentzia berriez, eta emakume langileen antolakuntza berriez hitz egingo dute, besteak beste. "Hegoaldeko ahotsak batzeko" esfortzua egin dutela nabarmendu du (Latinoamerika, Ekialde Hurbila, Asia...), eta adierazi du ikuspuntu teoriko eta praktikoak uztartuko dituztela.

On-line izango den edizio honetan ez da beharrezkoa izango izena ematea, baina bai ordea Zoom plataformaren bidez egingo diren ponentzietan parte-hartzea baieztatzea. Hurrengo asteetan emango dute xehetasun gehiago. Bitartean, hemen ikus dezakezue informazio gehiago.