Skip to main content

Joxe Felix Azurmendi: "Tejero txotxongilo bat zen"

Gure begiz

Joxe Felix Azurmendi kazetaria elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan, Antonio Tejereroren estatu kolpe saiakeraren 40. urteurrena dela eta. Kazetariak azpimarratu du Tejero "txotxongilo" bat zela, eta atzetik proiektu "sakon" bat zegoela. Estatu kolpea Erregearen "mesederako" antolatu zutela dio, eta hain zuzen, Juan Carlos Borboikoa indartu egin zela horren ondoren.

Bestalde, azpimarratu du gertatu zenak euskaldunentzat izan zuela beste adar bat, eta galdetu du ea ETAk estatu kolpea nahi zuen, eta bere estrategia "horretarako" ote zen. Nabarmendu du garai hartako buruzagiek ukatu egin ziotela hori. Estatu Kolpeak aurrera egin izan balu, ondorioak "oso larrriak" izango zirela dio, eta "arrisku" hori egon zela.