
Jon Hernandez, kazetaria: “Lucas Egibarrek bosgarren urrezko domina eskuratu du Sierra Nevadan”
Asteburu honetako kirol albisteak izan ditugu hizpide Jon Hernandez kirol kazetariarekin. Athleticen eta Realaren partidak izan ditu hizpide, eta nabarmendu du Athleticek galdu egin zuela nahiz eta itxura ona eman. Berdinketako gola sartzea lortu bazuen ere, baliogabetu egin zuten haren gola.
Realak, berriz, berdindu egin du Mallorcaren aurka, 1 eta 1. Bigarren gola sartu zuen talde txuri-urdinak, baina Martinez Munuera epaileak baliogabetu egin zuen Robin Le Normanden gola. Ostegun honetan jokatuko du Europako Ligako Romaren aurkako bueltako partida Reale Arenan.
Lucas Egibarrek snowboard kros probako Munduko Kopa irabazi du, eta Hernandezek nabarmendu du ohorezko postu hori defendatu beharko duela hemendik aurrera. Sierra Nevada leku “aproposa” da Egibarrentzat, bertan irabazi zuelako urrezko domina 2020. urtean ere. Hain zuzen, bosgarren urrezko domina eskuratu du donostiarrak.