Skip to main content

Jon Gomez Garai: "Indarrak batu nahi ditugu euskara Netflixera eta gure pantailetara hel dadin"

Gure begiz

Jon Gomez Garai Netflix Euskaraz ekimeneko bultzatzaileetako bat elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Otsailaren 16an sortu zuten Netflix Euskaraz mugimendu herritarra eta sinadurak biltzeari ekin zioten Internet bidez. Apirilaren 15erako 10.000 sinadura biltzeko erronka jarri zuten abian, eta langa hori "aise" gaindituko dutela uste du Garaik. Bere esanetan, asmoa ez da sinadura horiekin "Netflixengana joatea", baizik eta "etxetik hasi" eta Euskal Herriko euskalgintzako eta ikus-entzunezko sektore desberdinak batzea alderdien aurrean "indar egiteko" euskara plataforma hauetara hel dadin.

Ikus-entzunezkoak euskaraz izateko bidean, Euskal Herriko euskalgintzako zein ikus-entzunezko sektoreak "elkarrekin lan egin beharko" dutela adierazi du. Sinadura bilketaren bidez, eztabaida "mahai gainean jartzea" da asmoa, azaldu duenez, eta lehenengo pausoa euskal erakundeengana joatea dela dio. Izan ere, Garaik salatu du ikus-entzunezkoetan ere ez direla euskaldunen hizkuntza eskubideak bermatzen.