Skip to main content

Izaskun Landaida: "Zaintza lanen ikusezintasuna eta feminizazioa jarri nahi ditugu mahai gainean"

Gure begiz

Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Emakundek zaintza lanak erdigunean jartzeko beharra aldarrikatu dute martxoak 8 honetan: "Gizarteak ezin du onartu emakumeek bere gain hartzea zaintza lanaren ardura, honek eragin zuzena duelako emakumeen bizi baldintzetan" adierazi du Landaidak. Zentzu horretan, azpimarratu du zaintza lanak banatu behar direla emakumeen eta gizonen artean, eta baita instituzioen eta gizarte osoaren artean ere.