Skip to main content

Ixone Retes: "Badakigu enpresak zein dituen lagun, eta ez gaitu harritzen erabakiak"

Gure begiz

Tubacexeko zuzendaritzak Amurrio eta Laudioko plantetako lan gatazkako korapiloa are gehiago estutzea erabaki du. Langile batzordeari jakinarazi dioenez, ez ditu lan txandetan sartuko EAEko Auzitegi Nagusiak behartuta berriz onartu behar izan dituen 129 langileak. Langile horien izena eman du Gizarte Segurantzan, eta etxean izango ditu soldata jasotzen, baina ez die lantegietan sartzen utziko.

Orain sindikatuek zer egiten duten ikusi beharko da, 150 egunetik gora baitaramatzate greban. Ixone Retes Tubacexeko langilearekin hitz egin dugu auzi honen bueltako azken berriei heltzeko.