Itziar Bastarrika: “85 metroko zutabe bat eraiki nahi dute herri gunetik 100 metrora"
Gure begiz
Atxondotarrek aspaldi esan zioten ezetz Abiadura Handiko Trenari, eta datozen erronkei aurre egiteko indarrak batu dituzte beste behin. Izan ere, uztailaren 30, 31 eta abuztuaren 1ean Atxondon kanpaldia antolatu dute, «bestelako bizi ereduaz aritu» eta AHT bezalako proiektu «suiziden» aurka alternatibak lekutu eta gorpuzteko. Halaber, uztailaren 31an, arratsaldeko 18.30ean, manifestazio nazionala deitu dute Atxondon bertan, «Noraezeko abiadurak helmuga tinkorik ez» lemapean. Horregatik, Itziar Bastarrika Atxondoko AHTrik EZ mugimenduko izan dugu gurekin antolatu dituzten ekimenen xehetasun guztiak ezagutzeko.