Skip to main content

Iosu Ganuza: "Nafarroako Gobernuak lege bat prestatuko du makrobehitegien neurriak mugatzeko"

Gure begiz

Iosu Ganuza lankidearekin konexioa egin dugu Iruñetik, Nafarroako hainbat gai jorratzeko.

Caparrosoko makrobehitegiaren handitzera behartu dute epaileek Nafarroako Gobernua. Talde ekologistek protesta egin dute egoera salatzeko. "Gobernuak lege berri bat prestatuko du makrobehitegien neurriak mugatzeko", azaldu du Ganuzak. Izan ere, foru dekretu bat zegoen, baina "epaitegiak bertan beher a utzi du". Auzi honek Gobernua "benetan kezkatuta" dagoela adierazi du Ganuzak, Caparroseko behitegiak izan dezakeen "talka ekonomiko eta ekologikoarekingatik", baina "batez ere" ekoizleengan izan dezakeen eraginarengatik.


Hezkuntzari dagokionean, PAI eredua -Barcinaren agintepean ezarri zuen Nafarroan, antza denez ingelerazko hezkuntza sustatzeko-, hainbat ikastetxek lerroa kentzeko eskatu dute. Gaur bertan protesta egin du Steilasek, salatu dute "nola zortzi urte igaro beharko diren eskoletatik ingelerazko eredua ezabatzeko". Ez dago "irakasle prestaturik" ingelerazko hezkuntza lerro osoak emateko, besteak beste Steilasetik salatzen dutena. Hala, eredu hori "erabat bertan behera uzteko" eskatu duela adierazi du Ganuzak, "agerraldi ikusgarri baten bidez".

Egoera epidemiologikoari erreparatuz, gorakada etengabean ari da birusa Nafarroan, baina orain arte behintzat gobernuak ez du neurriei buruzko aldaketarik iragarri. Gaurko Gobernu batzordearen ostean Santos Indurain kontseilariak adierazi du "momentuz, beste bi astez" indarrean dauden neurriei "eutsi" egingo dietela, apirilaren 8ra arte, alegia. Baina ez dute "baztertzen" beste neurri murriztatzaile batzuk hartzea lehenago.