Skip to main content

Ion Ansa: 'Euskal eskala politikoa indartuta atera da aurrekontuen gaineko akordioarekin'

Gure begiz

Ion Ansa analista politikoarekin aurrekontuen gaineko EH Bilduren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko akordioa aztertu dugu, politikoki duen garrantzia eta zabaldu daitezkeen bide berriak azaldu ditu. Akordioaren bi dimentsio azpimarratu ditu: alde batetik, EH Bilduren eta EAJren arteko "lehiaren terminoak berritu" egin direla adierazi du; konfrontazio hutsetik tartekako akordioetara. Bestalde, euskal eskala politikoa "indartuta" atera dela.